Tabakalerako zuzendaritza nagusirako hautaketa prozesua bukatu da inor aukeratu gabe

Actualizado: jueves, 31 marzo 2011 19:32

DONOSTIA, 31 Mar. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Tabakalera Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroko Administrazio Kontseiluak joan den abenduan deialdi publiko bitartez zuzendaritza nagusia hautatzeko ireki zuen prozesua inor aukeratu gabe bukatutzat ematea adostu du aho batez.

Hautespen prozesu osoa egin ondoren, hautagaiek "lanpostuarekin bat datozen gaitasun guztiak edota beharrezkoak direnak" betetzen ez dituztela baloratu da, zentroko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Tabakalerako zuzendaritza nagusiaren hautaketarako deialdia abenduaren 19an argitaratu zen komunikabideetan, lau egun lehenago onartua izan eta prentsaurrekoan jakitera eman ondoren. Ondorioz, zentroko Administrazio Kontseiluak aho batez erabaki du lehenbailehen beste prozesu bat zabaltzea hautagai egokia aurkitzeko.