Tadusak euskal taldea World Music Charts Europe zerrendan sartu dute

Tadusak taldearen lehen diskoa
Foto: ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA
Actualizado: jueves, 5 febrero 2015 12:44
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

   Tadusak euskal musika taldea World Music Charts Europe zerrenda ospetsurako hautatu dute. Europako zerrenda esanguratsuenetakoa da, 25 herrialde ezberdinetako 47 irrati espezialistek osatzen dute eta urteko ekoizpenen artean onenak hautatzen ditu. Tadusak taldeak 19. postua lortu du, "Bide luzea Ternuarat" lehen diskoari esker, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.

   World Music Charts Europe zerrenda osatzeko egitasmoa 1991an abiarazi zen, 11 herrialdetako 11 irrati ekoizleren eskutik. Geroztik, epaimahaiak osatzen duen zerrendak zeresan handia du. Ospe handiko epaimahai hori herrialde ezberdinetako irratiko profesionalek osatzen dute, musika arloan jarduten dutenak, eta aurten, euskal talde euskalduna dago azken hilabetean argitaratutako 155 CDen hautatuen artean, 19. postuan.

   Tadusak kolaborazio proiektu berria da, "Bide luzea Ternurat" lehen diskoa kaleratu du eta pozez hartu dute berria. Miren Fernández kantariak gidatutako proiektuak XVI. mendeko arrantzale eta itsas gizonen istorioak kontatzen dituzten kantak ditu oinarri.