Taldeko kirolen harrobiko lanari buruzko jardunaldia izango da larunbatean, Eibarren

Actualizado: viernes, 9 junio 2017 12:38

DONOSTIA, 9 (EUROPA PRESS)

Kirolaren Euskal Eskolak eta Eusko Jaurlaritzak "Harrobiko lana taldeko kiroletan: akademia ereduak" jardunaldia sustatu dute, Eibar KE Fundazioak Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) uda ikastaroen barruan antolatuta. Hitzordua larunbatean izango da, ekainaren 10ean, Eibarko Ipurua estadioan, 09:00etatik 18:00etara, eta kirol elkarteen eta haien beheko kategorietako zuzendariei eta koordinatzaileei, teknikariei, entrenatzaileei, prestatzaile fisikoei eta Gorputz eta Kirol Jardueretako ikasleei zuzenduta.

Ekimenak "kirol harrobi eredu desberdinei" buruzko gogoeta bilatzen du, eta hala egingo da gai hori kirol elkarte profesionalen eta ez profesionalen ikuspegitik landuko duten bi bilkuretan, "Euskadin maila profesionalean zein amateurrean jada sendotutako bikaintasun ereduen ikuspegi bat" emateko, antolatzaileek azaldu dutenez.

Horrenbestez, jardunaldian, askotariko profesionalek zenbait harrobi eredu arrakastatsu aurkeztuko dituzte: Eibar KE, Fran Garagarzarekin; Baskonia-Alaves, Igor Jukicekin; FC Barcelona, Antonio Gomezekin, edota Joventut, Dani Morenorekin. Beste euskal talde batzuetako ordezkariak ere izango dira hizlari, adibidez, Gernika saskibaloia, Real Club Jolaseta belar hockeya, Zarautz eskubaloia, Añorga KKE futbola, Hernani Club errugby taldea edo Easo Saskibaloi Taldea.

Jardunaldia zuzenduko duen arduraduna Julio Calleja izango da, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gorputz eta Kirol Hezkuntza irakaslea. Gainera, jardunaldia Euskal Futbol Federazioaren eta Euskal Saskibaloi Federazioaren lankidetzarekin antolatuko da.