Tanttakak "Ez egin miñik niri" taularatuko du gaur eta bihar Bilboko BBK Aretoan

Tanttakaren lanaren eszena bat
TEATROARRIAGA.COM
Actualizado: viernes, 28 enero 2011 11:57

BILBO, 28 Ene. (EUROPA PRESS) -

Tanttaka konpainiaren "Ez egin miñik niri" lanarekin hasiko da gaur berriro Bilboko Arriaga Antzokian martxan jarritako "Hurbiltasun Antzokia" egitaraua. Ikuskizun original eta abangoardistak BBK Aretoan eskainiko dituen programak Arriagaren kultura-eskaintza osatzen du, eta baita Arriagaren 2010-2011 sasoiko programazioa ere, formatu txiki eta ertaineko ikuskizunak eskainiz genero guztietan.

"Ez egin miñik niri" antzezlana gaur eta bihar izango da BBK Aretoan, 20:00etan. Tanttakaren ekoizpenak Rafael Herreroren testua eta Fernando Bernuesen zuzendaritza ditu. Maiken Beitia, Kike Diaz de Rada, Olaia Gil, Tania de la Cruz e Isidoro Fernandez dira aktoreak, programazioko arduradunek adierazi dutenez. Tanttakaren lana Kutxaren Donostia Hiria Antzerki Sariaren azken edizioko irabazlea izan zen.

Guztira, "Hurbiltasun Antzokia" egitarauak, bere bigarren edizioan, 14 ikuskizun eta pailazo ikastaro bat eskainiko ditu, bihartik apirilaren 16ra arte. Programazio berriarentzako sarrerak Arriaga Antzokiko eta BBK Aretoko txarteldegietan (bakarrik bi ordu), www.teatroarriaga.com eta www.bbk.es webguneetan, 944 310 310 telefonoan eta BBKren orotarako kutxazainetan eskura daitezke.