Tapia eta Leturiak bi emanaldi eskainiko dituzte azkenean Usurbilen larunbatean

Actualizado: lunes, 23 febrero 2015 16:21
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

   BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Joseba Tapia eta Xabier Berasaluze Leturia trikitilari bikotea talde formatuan ikusteko beste aukera bat egongo da datorren larunbatean, otsailaren 28an, Usurbilen. Saioak Kilometroak 2015 jaiari laguntzeko dira, Gipuzkoako ikastolen aldeko aurtengo festaren antolatzaile Udarregi ikastolako arduradunek jakinarazi dutenez.

   Modu honetan, iragarrita zegoen kontzerturako sarrerak berehala bukatu dira eta, arrakasta hori ikusita, egun berean beste emanaldi bat eskaintzea erabaki dute antolatzaileek. Gaueko 22:00etan izango da saioa (lehena 19:00etan izango da), Sutegi kultur etxean.

   Txus Aranburu teklatu jotzaileak lagunduko diete Tapia eta Leturiari emanaldi hauetan. Haatik, taldeak ez du beste kontzerturik eskainiko bi hauetaz aparte, beren beregi elkartu baita Kilometroak festari laguntzeko. Sarrerak 15 eurotan daude salgai Usurbilgo Udarregi ikastolako idazkaritzan, Gattunk dendan eta Txirrista tabernan.