Teatro Paraiso euskal taldeak "Kubik" aurkeztuko du aste honetan Pittsburghko (AEB) Ipay 2014 azokan

Actualizado: lunes, 20 enero 2014 16:02
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Teatro Paraiso haur eta gazteentzako antzerki zentroak asteazkenetik larunbatera bitartean Pittsburg (AEB) hirian egingo den International Performing Arts for Youth (Ipay) 2014 azokan parte hartuko du, 1 eta 4 urte bitarteko haurrei zuzendutako "Kubik" antzezlana aurkeztuz.

   Gasteizko zentroarekin batera, Kanada, Australia, Irlanda eta Herbehereetako konpainiek erakutsiko dituzte beren lanak azokan. Nazioarte mailako 17 sorkuntza erakutsiko dituzte guztira gazteei zuzendutako arte eszenikoen erakusleiho profesional ezagunenetakoan, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.

   Hirugarren aldia du Teatro Paraisok Ipay jaialdian: 2011. urtean  "(In the Garden) Lorategian" antzezlanarekin parte hartu zuen -ondorioz birak egin ahal izan zituen 2013an, AEBetan eta Kanadan-, eta 2012an "Kubik" antzezlanaren zatitxo bat aurkeztu zuten, eta lortutako harrerari esker aurten antzezlan osoa erakustera gonbidatu dituzte aurten. Bidaia horietarako Etxepare Euskal Institutuaren babesa jaso du talde gasteiztarrak.

   Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 2012ko Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Espainiako Sari Nazionala eman zion konpainiari, bere ibilbide artistikoagatik eta Gasteizen garatutako publikoa erakarri eta hezteko proiektuen berezitasunagatik.