Teknologia digitalen abantailak enpresei jakinarazteko 274 jarduera antolatu zituen iaz SPRIk

Zibersegurtasuna ere izan da hizpide Enpresa Figitalaren jardueretan
SPRI-ENPRESA DIGITALA
Actualizado: lunes, 22 febrero 2016 12:09

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   SPRI-Enpresa Digitala programak euskal enpresei teknologia digitalen abantailak azaltzeko 274 jarduera antolatu zituen 2015. urtean, eta 9.000tik gora profesionalek parte hartu zuten. SPRI-Enpresa Digitala Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko SPRI Taldearen programa bat da.

   SPRIk Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru lurraldeetan dauzkan lau Enpresa Digitala zentroen bitartez antolatzen dira programaren tailer, jardunaldi, biltzar eta mintegiak. 2015ean diseinatu eta garatutako jarduerek helburutzat izan dute 4.0 industriari buruzko sentsibilizazioa lantzea enpresen artean eta horretarako prestakuntza ematea, euskal politika industrial berriak definitutako estrategiekin bat etorriz.

   Horrela, jarduera horien artean, SPRIk bi biltzar dira naabrmendu ditu. Alde batetik, Enpresa Digitala Invest sektore anitzeko topaketak bideratzen dituen ektialdia da, esparru desberdinetako enpresek aurrez aurreko bilerak egin ditzaten beste sektore batzuetako enpresekin eta beren premiei egokitutako lankidetzak sor ditzaten; aurtengo edizioan 4.0 industria izan da ardatza. Bigarren biltzar azpimarragarria Indusmedia da, "topaleku paregabea enpresa industrialentzat eta marketin digitaleko hornitzaileentzat"; aurten hizpide izan dira enpresa industrial produktiboetan aprobetxatu daitezkeen komunikazioko 4.0 arloko joera teknologikoak.

   Halaber, iaz antolatutako jardunaldien artean, "Dronak: teknologia, araudia eta negozioa" jardunaldia aipatu du SPRIk. Aztergai izan zen nolakoa den teknologia hori, zein den bere erabilpena arautzen duen araudia, eta, batez ere, zein den halako zerbitzuen enpresa edo erakunde erabiltzaileen ikuspegia negozioaren ikuspuntutik, beti ere teknologia egokia izanik eta legearen barruan erabiliz.

JARDUNALDI ESPEZIFIKOAK

   Bestalde, zenbait jardunaldi espezifiko ereantolatu ziren, errealitate handituari, 3D digitalizazioari, fabrikazio gehigarriari eta zibersegurtasunari buruz. Gainera, "Internet 2015: ezagutzen zenuena historia da dagoeneko" edo "Publizitatearen intrusiotik Inbound Marketinaren sedukziora" jardunaldiak ere aipatu ditu SPRIk.

   Laburbilduz, Enpresa Digitala Araba zentroan 59 jarduera antolatu ziren, Enpresa Digitala Bizkaiak 99 ekintza sustatu zituen, eta Enpresa Digitala Miramon eta Enpresa Digitala Garaiak 68 eta 48 jarduera bultzatu zituzten, hurrenez hurren.

   SPRIren Enpresa Digitala programa ekimen publiko bat da, 2002an sortu zena, enpresen lehiakortasuna hobetzeko EIKTen bidez eta negozio digital berriak garatzen laguntzeko. Enpresei eta profesionalei zuzentzen zaie. Eusko Jaurlaritzak sustatu eta finantzatzen du, eta Euskadiko Agenda Digitalaren barruan dago, hots, Eusko Jaurlaritzak Informazio Gizartea bultzatzeko eta indartzeko abiarazitako sail arteko plan estrategikoaren barruan.