Telefonia eta interneteko zerbitzzuen inguruko DVD bat argitaratu du Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak

Actualizado: lunes, 31 enero 2011 12:45

BILBO, 31 Ene. (EUROPA PRESS) -

Teknologia berriak erabiltzerakoan informazioa eta jarraipide baliagarriak eskaintzen dituen DVDa argitaratu du Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak, Kontsumo Zuzendaritzaren bitartez.

Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) erreklamazio gehien sortzen duen sektorea komunikazioena dela kontuan izanda kaleratu du Kontsumo Zuzendaritzak ikus-entzunezko material hau.

"Telekomunikazioak. Multimedia gida" izenburuko DVDak, telefonia eta interneteko zerbitzuak erabiltzerakoan dauzkagun eskubideen,

betebeharren, arriskuen edota eraklamatzeko bideen inguruko informazio

zehatza eta gaurkotua ematen du, era erraz eta entretenigarrian. Era berean, hainbat jarraipide aipatzen dira, denak ere kontsumo arduratsua, zuhurtzia eta gatazken prebentzioa sustatzeko asmotan. Halaber, eremu honetan kontsumitzaleek beren burua defendatzeko eskura dituen baliabideen berri ere ematen du.

Eusko Jaurlaritzako Kontsumo zuzendari Ana Colliaren esanetan, "informazioa eta heziketa dira gure lanabesik hoberenak, gero eta aldakorragoa den inguru batean jarduteko, non produktuen zein zerbitzuen konplexutasun teknikoa, aniztasuna eta bilakaera azkarra arrisku larriak bilaka litezkeen herritarrontzat".

Eusko Jaurlaritzako Kontsumo zuzendaritzak ekoiztutako ikus-entzunezko material hau, heziketa-programatan erabiltzeaz gain (Kontsumo Gelak, Kontsumo Eskoletan eta Kontsumo eta Nagusiak), besteak beste, kontsumoko udal bulegoetara eta kontsumitzaileen nahiz erabiltzaileen elkarteetara igorriko da.