Tenperatura gehiago jaitsiko da gaur, eta giro motela izango da

Euskalmet agentziaren iragarpena, abuztuaren 9rako
EUSKALMET
Actualizado: jueves, 9 agosto 2018 7:26

DONOSTIA, 9 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Euskal Meteorologiaren iragarpenaren arabera, gaur (hilak 9, osteguna) tenperatura gehiago jaitsiko da, eta batez ere maximoetan nabarituko da. Hainbat tokitan ozta-ozta gaindituko da 20 ºC-ren muga. Giro motela izango dugu eta giroak ezegonkor jarraituko du; zaparradak eta trumoi-ekaitzak izango dira, batez ere kantauri isurialdean, eta bereziki egunaren lehen partean. Ekaitz-eremuetan, haize bolada indartsuak izan daitezke. Zenbat eta hegoalderago, orduan eta lasaiagoa izango da giroa, eta hodeiak ere gutxituz joango dira arratsaldean.

Itsasoan, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin, bereziki goizaldean eta goizean goiz. Itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1.5 m arteko olatuak altxatuko ditu. Trumoi-ekaitzak izan daitezke, batez ere egunaren lehen partean.