The Cubical ingelesek kontzertua emango dute larunbatean Bilboko Azkena aretoan

The Cubical
LAST TOUR INTERNATIONAL
Actualizado: miércoles, 16 febrero 2011 14:35

BILBO, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

The Cubical talde ingelesak kontzertua eskainiko du datorren larunbatean Bilboko Azkena aretoan. Aurretik, Yellow Big Machine talde bilbotarra ariko da, Last Tour International-eko iturriek jakinarazi dutenez.

Liverpooletik datoz The Cubical. Blues-garage soinuak egiten dituen taldea da, baina 1960ko hamarkadako ukituekin, Yardbirds, Leonard Cohen, Bob Dylan, Nick Cave edo The Velvet Underground-en eraginekin, eta Captain Beefheart edo Howlin' Wolf gogoratzen dituen ahotsarekin.

"Come sing these cripple tunes" lehenengo diskoarekin eta zuzeneko zirarragarriarekin, taldeak bikain uztartu zituen 1960ko hamarkadako etapa musikala eta bere nortasun propioa. Orain, kaleratzear dauden disko berria ari dira aurkezten, eta jada entzungai dago "Dirty Shame" single berria.

Iazko Gasteizko Azkena Rock Jaialdiko "ezuste handienetakoa" izan ondoren, talde ingelesa areto txikiagoetara itzuli da, "gure beroa eman eta publikoaren beroa jasotzeko".