The Jim Jones Revue taldeak Bilboko Kafe Antzokian joko du datorren maiatzean

Actualizado: domingo, 13 febrero 2011 11:48

BILBO, 13 Feb. (EUROPA PRESS) -

The Jim Jones Revue talde ingelesak kontzertua eskainiko du maiatzaren 12an Bilboko Kafe Antzokian, Last Tour International konpainiak iragarri duenez. 2010ean Gasteizko Azkena Rock Jaialdian izan zen taldea, kontzertu bikaina eskainiz.

Thee Hypnotics 1990ko hamarkadako garaje rock talde mitikoaren abeslaria izan zen Jim Jones da taldeko burua. Thee Hypnotics utzi ondoren, Black Moses taldeko kide ere izan zen Jim Jones.

Little Richarden eta MC5en edo Jon Spencer-en eta Jerry Lee Lewis-en arteko txoketzat jo zuten askok taldearen lehenengo diskoa. Azken finean, rock and roll primitiboenaren eta energetikoenaren ospakizun bat da The Jim Jones Revue. "Burning Your House Down" da taldearen bigarren diskoa, eta Jim Sclavunos (Nick Cave & The Cad Seeds, Grinderman) izan da ekoizlea.