The Jon Spencer Blues Explosion taldeak "Meat and Bone" diskoa aurkeztuko du Bilbon

The Jon Spencer Blues Explosion Bilbon
Foto: LAST TOUR INTERNATIONAL
Actualizado: lunes, 4 febrero 2013 14:17

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

   The Jon Spencer Blues Explosion talde estatubatuarrak kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, otsailaren 9an, Bilboko Kafe Antzokian, "Meat and Bone" diskoa berria aurkezteko. Saioa gaueko 22:00etan hasiko da, Tokyo Sex Destruction talde katalanaren kontzertuarekin, Last Tour International-ek jakinarazi duenez.

   "Meat and Bone" da The Jon Spencer Blues Explosion hirukoteak azken zortzi urteetan kaleratu duen estudioko lehen diskoa. Benton Harbor-en Key Club Recording Studio (Michigan, AEB) mitikoetan grabaturiko 12 abesti berri dira, "rock and roll gordineko" 12 kanta berri, hain zuzen ere.

   Dagoeneko 20 urte igaro dira Jon Spencer (ahotsa eta gitarra), Judah Bauer (gitarra) eta Russell Simins (bateria) musikariek osaturiko hirukoteak estudioko bere lehen lana argitaratu zuenetik. Orduan, indie rock eszena irauli zuten "rock and rollaren ikuspegi berri eta erraietako batekin", blues punk musikaren zaletu berri ugari sortuz.

   Bestalde, The Jon Spencer Blues Explosion estatubatuarren aurretik, Tokyo Sex Destruction katalaka igoko dira Kafe Antzoki oholtza gainera, "Sagitarius" disko berria aurkezteko. "Aurrerapauso berri bat" da lana taldearen ibilbidean, eta perkusio latinoak, garapen psikodelikoak, soul liluratzaileko errepikak edota MC5/Stooges moduko rock and rolla jaso dituzte.