The Late Show's Gospel Choir koruak saio bikoitza eskainiko du larunbat honetan Kursaal Auditoriumean

Gospel soinuak Kursaal Auditoriumean
KURSAAL FUNDAZIOA
Actualizado: viernes, 16 diciembre 2011 11:20

DONOSTIA, 16 Dic. (EUROPA PRESS) -

The Late Show's Gospel Choir Amerikako Estatu Batuetako (AEB) a capella korurik hoberentzat eta gospelaren handienetakotzat jotzen dute, eta saio bikoitza aurkeztuko du larunbat honetan, abenduaren 17an, 18:00etan eta 20:00etan, Donostiako Kursaal Auditorioan. Gospel talde hau David Letterman CBS telebista-kateko aurkezle ospetsuak gidatzen duen "The Late Show" programa ezaguneko abesbatza da.

Kursaal Fundazioko iturriek jakinarazi dutenez, The Late Show's Gospel Choir, hasieran, oraindik koruaren zuzendaria den Lady Peachena-ren zuzendaritzapean eta Love Fellowship Tabernacle bere Brooklyneko elizarekin lotutako abeslariekin osatu zen. Berez, CBSren bideo baterako bereziki prestaturiko talde bat izan behar zuenak, Paul Schaffer "The Late Show" saioaren musika-zuzendariaren aholkuz, programako presentzia iraunkorra izanik bukatu zuen azkenean.

1995eko urritik, koru honek telebistako programetan, Gloria Estefan, Enrique Iglesias, Brian McKnight, Mavis Staples eta Darlene Love bezalako abeslariei lagundu die, Steve Martin eta Martin Shore bezalako antzezleei, eta lehen aipaturiko Paul Schaffer musika-zuzendari famatuari.

1997ko ekainean, David Letterman-en programako Top Ten-en jardun zuenean, Madison Avenueko publizisten arreta erakarri zuen eta, hala, abesbatzak bere lehen publizitate-saioa filmatu zuen, AEB osora 1998an igorria, "Oh Happy Day" abestuz. Era horretan, iragarki bat ordutegi nagusian eman zuen lehen koru afroamerikarra bihurtu zen.

The Late Show's Gospel Choir taldeak bi urtean jarraian jaso du Gigmaster's Rising Star Award saria, zuzeneko emanaldi gehienak eskaintzen dituen gospel koruari ematen zaiona.

2009an Burning Spear-entzako ahosak egin zituen, eta hark Grammy saria eskuratu zuen "Jah is Real" diskoarekin. Joan den udan, The Late Show's Gospel Choir taldeak bederatzi asteko denboraldia osatu zuen Gospel at Noon saioan, Harlemeko Williams Institutional C.M.E. Kongregazioak babesturiko programan. Asteazkenero eta ostiralero, mundu osoko publikoa joan zen kontzertu haietara abeslarion ahotsak entzutera.

Emanaldiak eskaini ditu Madison Square Garden-en, Waldorf Astoria-n, Wall Streeteko Cipriani's-en, Washington D.C.-ko Four Seasons-en eta Norfolkeko Jaialdian.