The Troublemakers Blues Review taldeak kontzertua emango du bihar Leioan (Bizkaia)

The Troublemakers Blues Review
LEIOAKO UDALA
Actualizado: jueves, 17 febrero 2011 11:14

BILBO, 17 Feb. (EUROPA PRESS) -

The Troublemakers Blues Review taldeak kontzertua eskainiko du bihar Kultur Leioako Ambigu aretoan. Emanaldia gaueko 22:00etan hasiko da eta sarreraren prezioa sei eurokoa izango da, Leioako Udaleko (Bizkaia) iturriek jakinarazi dutenez.

Julian Kanevsky (Andres Calamaroren taldeko gitarrista), Pax, Manolo del Campok (Def con Dos taldeko gitarrista eta musikagilea) eta Lichis (La Cabra Mecanica) dira The Troublemakers Blues Review. Lau musikariek bidaia bat proposatzen dute 1950eko hamarkadako Chicagoko blues soinutik. Willie Dixon, Howlin' Wolf eta Muddy Watersen musikarekin abiatuko dira, eta Tom Waits, Omar Kent eta antzeko musikarien doinuekin bukatuko dute bidaia.

"Road movie musikal bat zuri-beltzean" planteatzen du The Troublemakers Blues Review taldeak bere kontzertuetan, "bluesa argi eta garbi maite dutenentzat eta, oraindik ez dakiten arren, musika hori maite dutenentzat".