The Vibrators talde ingeles mitikoak joko du larunbatean Bermeoko Kafe Antzokian

Jaialdiaren kartela
EUROPA PRESS
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 17 mayo 2013 15:58

BILBO 17 May. (EUROPA PRESS) -

The Vibrators punk talde ingelesaren kontzertua izango da Bermeoko (Bizkaia) Kafe Antzokian larunbat honetan, maiatzaren 18an. Aurretik, 22:00etan hasita, The Safety Pins eta Toni Metralla y los Antibalas talde bizkaitarrak arituko dira, antolatzaileek Europa Press-i jakinarazi diotenez.

Londresen 1976ko erdialdean sortuak, The Vibrators punkaren hasierako boladako talde ezagunenetakoa izan ziren. Rock and roll basati eta azkarra joz, gizarte giroko hitz existentzialistak idazten zituzten, garaiko gertakariak, hiriko gaueko giroa eta sexua sarkasmoz eta parodiaz azalduz.

Taldearen ibilbide luzean, artista handi askorekin egin dituzte birak edo kolaborazioak, hala nola Iggy Pop (David Bowie teklatuetan zela), Ian Hunter edota The Flaming Groovies eta Die Totem Hosen taldeekin. UK Subs, GBH, REM, Die Totem Hosen taldeek euren bertsioak egin dituzte, eta orain, 35 urte bete ondoren biran daude urtemuga ospatzeko.

Talde ingelesaren aurretik, Bizkaiko bi banda arituko dira. The Safety Pins Mikel Biffs buru duen punk rock talde beteranoa da jada, berriro agertoki gainean dagoena, eta Toni Metralla y Los Antibalas taldeak bertsio eta kanta propioekin osaturiko kontzertua eskainiko du.

Kontzertuak gaueko 22:00etan hasiko dira, Toni Metralla y Los Antibalas-en saioarekin. Sarrerak 10 euro balio du aurretiaz erosiz gero (Bermeoko Kafe Antzokian eta Luma liburudendan, Gernika Ospa tabernan eta www.kulturalive.com webtunean), eta 12 euro kontzertuaren egunean erosita.

Contenido patrocinado