"The Wife" filmaren Europako estreinaldiak itxiko du 65. Zinemaldiaren Sail Ofiziala

Fotograma de The Wife.
ZINEMALDIA
Actualizado: viernes, 18 agosto 2017 12:10

DONOSTIA, 18 (EUROPA PRESS)

"The Wife" filmaren Europako estreinaldiak emango dio amaiera Donostia Zinemaldiaren 65. edizioari (irailaren 22tik 30ra). Izan ere, Suediaren eta Erresuma Batuaren arteko koprodukzio honek itxiko du Sail Ofiziala. Lehiaketaz kanpo parte hartuko duen film honen zuzendaria Björn Runge da; protagonistak, aldiz, Glenn Close eta Jonathan Pryce.

Zinemaldiak jakinarazi duenez, Jane Anderson (Olive Kitteridge) gidoilaria Meg Wolitzer estatubatuar idazlearen izen bereko eleberrian oinarritu da The Wife (2017) idazteko. Filmak emakume baten istorioa kontatuko digu; 40 urtez bere burua sakrifikatu du senarraren ibilbide literarioa sustatzeko, baina muga joko du senarra Literaturako Nobel Saria jasotzekotan den egunaren bezperan.

Björn Runge (Lysekil, Suedia, 1961) zinemagileak zuzendu du filma, aurrez "Om jag vänder mig om / Daybreak" (2004) lanari esker Berlinalen Europako film onenaren Aingeru Urdina eskuratu ondoren. Horrez gain, Donostiako Sail Ofizialean lehiatu zen "Happy End" (2011) filmarekin, eta argazkilaritza onenaren epaimahaiaren saria lortu zuen Donostian.

Halaber, 2011n, seitan Oscar sarietarako hautagai izan den Glenn Close (Greenwich, Connecticut, Estatu Batuak, 1947) Donostiara etorri zen, "Albert Nobbs" (Rodrigo García, 2011) aurkeztera eta Donostia Saria jasotzera.

Film honengatik Oscar sarietarako eta Urrezko Globoetarako izendapenak bere ibilbidean zehar jaso dituen Emmy, Urrezko Globo eta Tony sariei gehitzen zaizkie. Glenn Closek antzerki, zinema eta telebistan lan egin du aktore gisa. Bere lehen filma George Roy Hill zuzendariaren "The World According to Garp" izan zen; bertan egindako antzezpenak Oscar sarietarako lortu dituen sei izendapenetatik lehenengoa ekarri zion.

Bere antzezpenen artean azken lau hamarkadetako funtsezko filmak aurki daitezke: "The Big Chill" (Lawrence Kasdan, 1983); "The Natural" (Barry Levinson, 1984); "Fatal Attraction" (Adrian Lyne, 1987); "Dangerous Liaisons" (Stephen Frears, 1988); "Meeting Venus" (István Szabó, 1991), Donostia Zinemaldiari amaiera eman eta Glenn Close lehen aldiz Donostiara ekarri zuen filma; "Cookie's Fortune" (Robert Altman, 1999); eta "The Shield" (2005) eta "Damages" (2007-2012) telesailak.

Filmean, Jonathan Pryce (Holywell, Flintshire, Gales, 1947) britainiar antzezleak jokatzen du protagonistakidearen papera. Royal Shakespeare Company taldeko antzezle horren filmografiak hainbat film hartzen ditu barne: Brazil (Terry Gilliam, 1985); Glengarry Glen Ross (James Foley, 1992); Evita (Alan Parker, 1996); Tomorrow Never Dies (Roger Spottiswoode, 1997); Regeneration (Gilles McKinnon, 1997), Zabaltegin berak aurkeztutako filma; eta Pirates of the Caribbean (Gore Verbinski, 2003, 2006 y 2007) film sortaren hainbat sekuela. Berriki, High Sparrow pertsonaia jokatu du Game of Thrones telesailean, eta 2018an berriz antzeztuko du Gilliamentzat, ikusmin handia sortu duen The Man Who Killed Don Quixote filmean On Kixote hezurmamitzeko.

Christian Slater (True romance), Max Irons (Woman in Gold), Annie Starke (Albert Nobbs) eta Harry Lloyd (The Theory of Everything) aktoreek osatzen dute antzeztaldea.

The Wife filmaren nazioarteko salmentaz Embankment Films konpainia arduratuko da. CCA eta WMEk AEBko banaketa-eskubideak partekatzen dituzte. Silver Reel, Meta Film, Anonymous Content, Tempo Productions eta Spark Film and Television etxeak dira filmaren ekoizleak. Embankment Filmsek kudeatuta, Silver Reel, Creative Scotland, Film Väst, Chimney, Suediako Zinema Institutua, SF Studios eta SVT-k finantzatu dute filma. Vértice 360 arduratuko da Espainiako banaketaz.