The Zombies, azaroaren 22an Bilboko Kafe Antzokian

Actualizado: jueves, 23 julio 2015 13:04

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   The Zombies talde britainiarrak Bilboko Kafe Antzokian kontzertua eskainiko du azaroaren 22an. Taldeak bere seigarren diskoaren aurkezpena egingo du aurten, eta betiko abesti ospetsuak ere joko ditu, Last Tour enpresak jakinarazi duenez.

   Taldea Erresuma Batuko Herthfordshire hirian sortu zen, eta bere ibilbidea 1964an hasi zen, bertako beat musika lehiaketa bat irabazi ondoren kontratu diskografiko bat lortu zutenean. 1968an "Odessey and Oracle" diskoa argitaratu zuten, Abbey Road Studios mitikoetan grabatuta. Nahiz eta momentuan espero zen arrakasta ez izan, gaur egun kritikari berezituek diskoa "garaiko erreferentziatzat" hartzen dute. New Musical Express (NME) astekari entzutetsuak Abbey Road estudioetan grabaturiko bigarren diskorik onena izendatu zuen.

   Pop, rhythm & blues eta jazz nahasketa, musikalitate aparta eta melodia konplexuek abesti arrakastatsu asko dituen taldearen bereizgarri dira. "She's Not There" edo "Tell Her No" dira taldearen abesti ospetsuenetakoak. Hiru hamarkada elkarlanean aritu gabe egon ondoren, 2003. urtean bildu ziren berriro eta gaur arte jarraitzen dute. Handik aurrera sei disko argitaratu dituzte, eta azkena, crowdfunding bitartez finantzatuta, udazkenean izango da salgai.