Theatre pour deux mains talde frantsesak "Poligoniara bidaia" lana aurkeztuko du larunbatean Tolosan

Lanaren irudi bat
TOPICTOLOSA.COM
Actualizado: jueves, 27 enero 2011 18:55

DONOSTIA, 27 Ene. (EUROPA PRESS) -

Theatre pour deux mains konpainia frantsesak "Poligonara Bidaia" izenburuko txotxongiloen muntaia aurkeztuko larunbat honetan Tolosako (Gipuzkoa) Topic zentroan. Saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da, aretoko arduradunek jakinarazi dutenez.

Obraren pertsonaia den laukiak bidaia bat egitea erabaki du, apur bat itxuragabea izateagatik baztertuta zegoelako bere komunitatean. Bidaia horretan, bereaz oso bestelako leinuez beteriko munduak aurkituko ditu, besteak beste, zirkuluenak, trapezioenak, laukizuzen bitxienak. Orotariko poligonoz beteriko mundu magiko horretan lortuko ote du lauki-laukia ere ez den laukiak bere burua onartzea?.

"Poligoniara bidaia" obra 2009ko irailean estreinatu zen, Charleville-Mezieresko Txotxongilo Antzerkiko Nazioarteko Jaialdian. Panpinak objektuekin eta bideoarekin uztartzen dituen ikuskizunak Shell Silversteinen eta Jerome Ruillierren obrak ditu oinarri, edota, are gehiago, Kandinskyren eta Miroren margolanak. Poligono bakoitza bere izaera berezi eta besteenaz bestelakoari esker nabarmentzen den gizarte bat deskribatzen du. Hiru urtetik aurrerako haurrentzako ikuskizuna da.

Haurrek 4 euro ordaindu beharko dute, eta helduek 7; familia ugariak badira, haurrek 3 eta helduek 5. Sarrerak Topic zentroko leihatilan, Servikutxan, Telekutxan (943 00 12 00) eta www.kutxa.net webgunean eskura daitezke. Familia ugarientzako sarrerak Topic zentroko leihatilan soilik egongo dira eskuragarri.