Tokiko Agenda 21eko proiektuak sustatzeko ia 411.000 euro erabiliko ditu Gipuzkoako Aldundiak

Actualizado: jueves, 24 julio 2014 13:47
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 24 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak Tokiko Agenda 21eko 30 proiektu diruz laguntzea onartu du. Proiektu guztiak udalek edo eskualdeetako garapen agentziek aurkeztu dituzte, eta foru erakundeak 410.850 euro bideratuko ditu haietara.

   Tokiko Agenda 21 administrazioko ekintza planetan iraunkortasunaren aldagaia txertatzeko eta politika publiko horiek ebaluatzeko metodologia bat da, eta, metodologia hori erabilita, tokiko erakundeek ekintza planak egiten dituzte. Ekintza planek ingurumenarekin lotutako arloak izan ohi dute ardatz.

   Diru laguntza jasoko duten egitasmoetako hiru garapen agentziek aurkeztu dituzte (Debegasa, Goieki eta Tolosaldea Garatzen) eta gainerako guztiak, udalek (Abaltzisketa, Alegia, Arrasate, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Lasarte-Oria, Ordizia, Urnieta, Zarautz, Zumarraga). Mota guztietako planak daude, esaterako, urarekin, habitatekin edo zarataren murrizketarekin lotuta daudenak.

   Batzuk nabarmentzearren, Azpeitiko Udalak, esaterako, zarataren hobekuntzarako plan bat diseinatuko du. Zarauzko Udalak saneamendu sarearen funtzionamendua hobetzeko plana egingo du, egin beharreko hobekuntzak egiteko eta gune naturaletara isuritako hondakin urak murrizteko. Oñatikoak, bestalde, Artia basoa lehengoratu egingo du.

   Ainhoa Iraola Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru zuzendariak adierazi duenez, "Agenda 21 potentzial handiko tresna da. Alde batetik, administrazio publikoen ekintza planak garatu, haiek ebaluatu eta betetze mailak herritarrei aurkezteko aukera ematen duelako, hau da, politika publikoak gardentasunez garatzeko aukera da. Bestetik, iraunkortasuna modu integralean garatzea ahalbidetzen duelako; ingurumenean eta arlo sozial eta ekonomikoan iraunkortasuna txertatzea, alegia. Horregatik, Foru Aldundiaren laguntza izaten jarraituko du".