Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibertsitateak euskara eta euskal kultura irakatsiko ditu datorren urtean

Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibertsitatea
Foto: ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA
Actualizado: jueves, 24 julio 2014 9:32
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Etxepare Euskal Institutuak munduko unibertsitateetan dituen Euskara eta Euskal Kulturako Irakurletza Sarea osatzen dihardu, euskal hizkuntzaren eta kulturaren ezagutza eta ospea nazioartean sustatzeko xedearekin, eta ondorioz, Japonen inoiz izan den lehen euskal ikasketen irakurletza zabalduko da datorren urtean, Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibertsitatean.

   Horrela, Etxepare Euskal Institutuak eta unibertsitate japoniarrak eskaintza akademiko berria bermatuko duen lankidetza hitzarmena sinatuko dute udazkenean, Etxepare Institutuak prensat ohar baten bidez jakinarazi duenez.

   Hitzarmenari esker, School of International and Area Studies eta School of Language and Culture Studies fakultateetan euskal hizkuntza, kultura, gizarte eta historiako ikasketei ekiteko konpromisoa hartuko du Tokioko unibertstateak. Gainera, lizentziako eta graduondoko ikasketen programetan sartuko ditu ikasketok, bai eta antzeko maila eta iraupeneko ikastaroei dagokien kreditu kopuru bera eman ere. Ikasketa horiek sustatzeko jarduera akademikoak eta ikerketarekin lotutakoak ere antolatuko ditu unibertsitateak, hala nola mintegiak, hitzaldiak, solasak, sinposioak eta abar.

   Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibertsitatearen xedea munduko hizkuntzak eta kulturak irakastea da, modu teoriko zein praktikoan, bai eta haiei buruzko ikerketa sustatzea ere. Nazioarte mailako kultur elkarlana bultzatzea eta, hizkuntza oinarri hartuta, munduko herri berriei buruzko ezagutzan sakontzea du helburu nagusi. 50 hizkuntza inguru irakasten dituzte bertan, beste hainbati buruz ikertzeaz gain.

   Irakurletza berriaren albistea baliatuta, Etxepare Euskal Institutuak esker ona adierazi die aspalditik Japonian euskal kultura ezagutzera ematen diharduten eta institutuaren laguntzaileak diren Sho Hagio, Nami Kaneko eta Hiromi Yoshida japoniar euskaldun ezagunei.

   Modu honetan, Tokiokoarekin, datorren urtean 27 irakurlek (irakaslek) osatuko dute guztira Etxepare Euskal Institutuaren nazioarteko irakurletza sarea, 17 herrialdetako 34 unibertsitatetan.