Tolosako (Gipuzkoa) Mikologia Jardunaldiak ospatuko dira datorren astean

DONOSTIA, 15 Oct. (EUROPA PRESS) -

Tolosako (Gipuzkoa) Casino Elkarteak Mikologia Jardunaldiak antolatu ditu urriaren 19tik 23ra bitartean, hitzaldiekin, ikasleen irteerekin eta pintxo dastaketekin, elkarteko arduradunek adierazi dutenez.

Horrela, urriaren 19an, 20:00etan, Ruben Trincadok eta Roberto Ruiz "Improvisando en su habitat" mikogastronomiako hitzaldia eskainiko dute Zerkausian. Hainbat perretxiko mota prestatuko dituzte eta hitzaldiaren amaieran probatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Urriaren 20an, 20:00etan, Pedro Arrillaga Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikologia saileko zuzendaria hitzaldia emango du Idiakez jauregian. Hainbat liburu espezializaturen egilea da Arrillaga, hala nola "Guia de los champiñones del Pais Vasco y su entorno" edo "Setas toxicas e intoxicaciones" liburuena, eta mikologian espezializatutako aldizkarietan onddo bitxi eta ezohizkoen inguruko ikerketa ugari ere egin ditu.

Bere hitzaldia 'Agaricus' (txanpinoi) generoari buruzkoa izango da, gure inguruan ezpezie ugari dituena, eta nola bereiztu eta jangarriak diren ala ez jakiteko jarraibideak emango ditu.

Urriaren 21ean, goizeko 9:00etan, Tolosaldeko ikastetxeetako DBHko lehenengo mailako ikasleek irteera egingo dute perretxikotara, eta arratsaldean, Kultur Etxean, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek sailkatu egingo dituzte.

Onddoek eta perretxikoek zer garrantzi duten ezagutaraztea da irteeraren helburua, funtsezko elementu baitira ekosistemetan eta bizitzaren zikloan. Era berean, ikasleen artean onddo, perretxiko eta inguru naturalaren garrantzia, haiei buruzko ezagutza eta haien aldeko errespetua eta maitasuna zabaltzea ere bilatzen da.

Azkenik, urriaren 23an, Trianguloan, 12:00etatik aurrera, Tolosaldeko jatetxe batzuetako sukaldariek pintxoak prestatuko dituzte, osagai nagusi onddoak eta perretxikoak direla. Horrekin batera, plaza horretan bertan, Tolosaldeko ikasleek bezperan bildutako perretxikoak egongo dira ikusgai.