Tolosako Udalak 24.500 euro bideratuko ditu ekipamendu soziokulturalen beharrei buruzko ikerketak abiatzeko

Polígono Apattaerreka de Tolosa
SPRILUR
Actualizado: martes, 22 agosto 2017 18:46

DONOSTIA, 22 Ago. (EUROPA PRESS) -

Tolosako Udalak 24.55 euro bideratuko ditu ekipamendu soziokulturalen beharrei buruzko ikerketak abiatzeko. Irailean abiatuko da azterketa eta zazpi hilabeteren zehar burutuko da, Udal
Gobernuak beharrezkotzat baitu eraikinen nolakotasuna aztertu eta herritarrek dituzten beharrei egokitzea.

Olatz Peon alkateak adierazi duenez, Tolosa hain herri "dinamiko eta bizia" izateak, proiektu berri ugari sortzen ditu urtean: "bai erakundeon partetik, eta batez ere herritarrengandik, eta horiexek
geroz eta baliabide gehiago eskatzen dituzte. Udalak herriarentzako interesgarri den proiektu orori bidea eman nahi dio; efizientzia izango da horretarako bidea".

Hori horrela, honako eraikin eta lokalak barneratuko dira azterketa horretan: Arkauteko txaleta, Ferialekua, Aranburu Jauregia, Errota, Nafarroa Etorbideko 6. zenbakiko eraikina, Unipapeleko
eraikina, Plaza Zaharreko 10. zenbakian dagoen lokala, Korreo kaleko 27. zenbakian dagoen eraikina, Kultur Etxea, Zezen-plaza, Korazonistetako eraikineko lokalak, Abastoseko 1. solairua, Gorosabel Zaharra, Sevendenea, Emeterio Arreseko eraikina, Leidor Aretoo solairuartea, Elkano 15-16ko lokala eta Zuloaga Txiki.

BI FASE

Halaber, bi fase ezberdinetan gauzatuko da ikerketa. Lehen fasean, hiru hilabeteko iraupenarekin, gaur egungo beharren eta hamar urtera begira sor litezkeenen azterketa burutuko da.

Bigarren fasean, lehenegoan batutako beharrak kontuan izanik, ekipamenduen egokitze proposamena garatuko da. Horri, eraikinek proposatutako erabilera bete ahal izateko beharrezko duten moldaketaren azterketa ekonomikoa ere gehituko zaio (obra zibila,
argiteria, altzariak, ekipo informatikoak...). Bigarren fase hau 4 hilabeteko epean gauzatzea aurreikusi da.

Guztira, beraz, zazpi hilabeteko epean burutuko den azterketak 24.500 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango du. Ardura Hiritik at. Koop enpresarena izango da. Bertatik ateratako ondorioek udal eraikinen aprobetxamendu "osoa" burutzea eta herritarren beharrei "aurre" egitea ahalbidetuko duela adierazi du Tolosako Gobernuak.