Tomax eta Muxugorri pailazoek "Mendizaleak" ikuskizuna eskainiko dute apirilaren 25ean Bermeon

BILBO, 16 Abr. (EUROPA PRESS) -

Tomax eta Muxugorri pailazoek "Mendizaleak" izenburuko ikuskizuna eskainiko dute apirilaren 25ean, arratsaldeko 18:30ean, Bermeoko (Bizkai) Nestor Basterretxea aretoan.

Tomax eta Muxugorri mendira joango dira eta, perretxiko batzuk bildu ondoren, tontorrera abiatuko dira makila hartuta eta pozik, umeekin batera kantari. Umeek ongi pasa, dibertitu, kantatu eta Tomax eta Muxugorri pailazoen istorioarekin gozatu ahal izango dute saioan.

Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, sarrerak lau euro balio du eta jada erosi daiteke Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean, BBKren orotarako kutxazainetan eta www.kutxabank.es webgunean.