Tona erdi haxix konfiskatu eta bi gizon atxilotu ditu Donostiako Udaltzaingoak

Actualizado: jueves, 27 enero 2011 13:07

DONOSTIA, 27 Ene. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Udaltzaingoak 530 kilo haxix eta hainbat material konfiskatu zituen joan den astelehenean Martutene auzoan egindako operazio batean. Gainera, 20 eta 23 urteko bi gizonezko atxilotu zituen, nazionalitate frantsesekoak.

Udaltzaingo donostiarrak prentsa ohar batean jakinarazi duenez, Martutene auzoan prebentzio lanak egiten ari ziren agente batzuek Ubarburu bidetik zihoazen bi auto susmagarri ikusi zituzten.

Polizia saihesten saiatu ziren bi autoak, eta Udaltzaingoak bi gidariak identifikatzea agindu zuen. Auto bateko gidaria tokian bertan atxilotu zuten, eta beste autoko gidaria pixka bat geroago aurkitu zuten inguruan, ezkutatuta. Auto horietako baten barruan konfiskaturiko haxixa aurkitu zuten.

Burutu beharreko eginbideak eginda, tona erdi haxix baino gehiago konfiskatu zuten; droga oso ondo paketatuta eta pisu ezberdineko tabletatan banatua zegoen. Konfiskaturiko haxixak hiru milioi inguruko balioa izan zezakeen merkatuan.

Halaber, matrikula faltsua zuten bi autoak ere konfiskatuta zituzten -Audi TT bat erta Skoda Super B bat-, bai eta sakeleko bi telefono, ordenagailu eramangarri bat eta 925 euro esku-dirutan ere.

Gainera, nazionalitate frantseseko R.A. eta K.Z. gizonezkoak atxilotu zituzten. Ondoren epailearen esku utzi zituzten eta honek biak espetxeratzea agindu zuen. Bi atxilotuek zigor-aurrekari ugari dituzte.