K-Toño Frade (semea) 'Farolin' eta Mikel Bilbao 'Zarambolas' izango dira Bilboko Aratusteetan

Actualizado: jueves, 19 enero 2012 15:04
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Jai Batzordeak Bilboko Aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenak aukeratu ditu jada, eta horrela, K-Toño Frade (semea) 'Farolin' izango da, eta Mikel Bilbao txistularia 'Zarambolas', Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

   Juan Antonio Frade Villar, 'K-Toño semea' (Indautxu, 1945), Bilboko artista eta pertsonaia ospetsuen saga baten ondorengoa da. Antonio Frade beiragile eta pergaminogilearen iloba da eta J. Antonio Frade 'K-Toño' marrazkilari, kartelgile eta kazetariaren semea.

   'K-Toño semea' marrazlari, kartelgile, karikaturista, liburuen ilustratzaile eta idazle kostunbrista da. "Ohorezko bilbotar" izendatu zuen alkateak 2007ko Aste Nagusian. "Sucedidos botxeros y bilbaínos selebres y txirenes" liburua da bere lan ezagunenetarikoa, 1993. urtetik 'Bilbao' udal egunkarian argitaratutako 127 artikuluen laburpena.

   Beste alde batetik, Mikel Bilbao, aurten 'Zarambolas' izango dena, udal txistulari emeritua da, Solokoetxen jaio zenetik doinuzale amorratua baita.

   'Farolin' esparru publiko edo profesionalean ospea lortu duen bilbotarra da -ez du zertan Bilbon jaiotakoa izan behar-. Bilboren izena ahotan erabili eta bilbotarra izatea azpimarratzen duen pertsonaia da. 'Zarambolas', aldiz, gibel-handi bat da, bilbotar tipikoa, ezerk edo inork bizitza aldatuko ez diona, ondo bizitzea atsegin duen jauntxoa.

   1984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketa Bilbon, Aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Bilbon gaiari kutsu txirenea ematea erabaki zen, zintzoaren eta gaiztoaren arteko dikotomia hautsi eta umore kutsua ezarriz, herritarren izaera arketipikoaren bikoiztasun barregarria agerian uzteko.