Tony Martin alemanak irabazi du erlojuz kontrako Munduko Txapelketa, Wiggins eta Cancellararen aurretik

Tony Martin da erlojuz kontrako munduko txapeldun berria
Reuters
Actualizado: miércoles, 21 septiembre 2011 19:32

KOPENHAGE, 21 Sep. (EUROPA PRESS) -

Tony Martin txirrindulari alemana (HTC-Highyroad) da erlojuz kontrako munduko txapeldun berria, irteera eta helmuga Kopenhagen zuen 46,4 kilometroko ibilbidean Bradley Wiggins britainiarrari (Sky) eta Fabian Cancellara suitzarrari (Leopard-Trek) aurre hartu ondoren.

Aurreko bi edizioetan brontzezko domina lortu eta gero, Martinek aurten erakutsitako nagusitasuna atera du errepidera eta 53 minutu eta 42 segundoko marka egin du, Wiggins-i 1:15 eta Cancellarari 1:20 ateraz. Suitzarrak azken kilometroetan galdu du zilarrezko domina.

Lasterketan euskal ordezkaritza ere izan da, Euskaltel Euskadi taldeko Jonathan Castroviejok Espainiako selekzioarekin parte hartu baitu eta ia lehenengo hamarren sartzea lortu du, hamaikagarren bukatuz txapeldunarengandik hiru minutu eta erdira.