Topaguneak XI. Topaldia egingo du urtarrilaren 30ean Durangon

Actualizado: martes, 7 enero 2014 18:03
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Euskaltzaleen Topaguneak XI. Topaldia egingo du urtarrilaren 30ean Durangoko (Bizkaia) Elkartegian, Landako erakustazokaren ondoan. Hizkuntzarekiko motibazioa oinarri hartuta, "ardura pertsonal eta kolektiboa aktibatzeko bidean kokatzea da helburua", antolakuntzak adierazi duenez.

   Horretarako, topaketan zehar, motibazioaren eta barnebiltzen dituen kontzeptuen defizinioa zehaztuko da lehenbizi, eta zenbait kasu praktiko aztertuko dira ostean. Kasu guztietan eztabaidarako tartea egongo da. Arratsaldean, Jon Sarasuak aurkeztu berri duen "Hiztunpolisa" liburuaren ekarpenei buruzko mahai-ingurua izango da.

   Topaldiaren hamaikagarren parte hartzeko izena emateko epea urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik, http://topaldia.wordpress.com/eman-izena/ atarian. Matrikulatzeko 30 euro ordaindu behar dira, eta bazkaria barne izango du.

   Egun osoko jardunaldia izango da, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte, eta hizlarien artean izango dira Mikel Irizar, Xabier Erize, Iñaki Martinez de Luna, Rosa Ramos, David Anaut, Iban Arantzabal, Julen Arexolaleiba, Iñigo Fernandez Ostolaza eta Belen Uranga.