Toribio Etxebarria Enpresa Sariak banatuko dira Eibarren (Gipuzkoa) datorren astean

Actualizado: domingo, 3 abril 2011 11:17

DONOSTIA, 3 Abr. (EUROPA PRESS) -

Toribio Etxebarria Enpresa Sariak apirilaren 7an banatuko dira Eibarko (Gipuzkoa) Coliseoan eta dagoeneko aukeratu dira finalean izango diren enpresa-proiektuak eta ideiak. Antzinatasunari eta diru-kopuruari begira Euskal Herriko garrantzizkoena den lehiaketako epai-mahaiak lau finalista aukeratu ditu "Enpresa Berriak" mailarako, eta beste bost lan ariko dira "Enpresa Ideiak/Proiektuak" atalaren sariaren bila.

Guztira 35 hautagaitza aurkeztu dira aurten 21. edizioa beteko duten Toribio Etxebarria Sarietara. Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoa Berrilan-ek 1990ean sortutako lehiaketa honetakoak Euskal Herrian tradizio gehien dituzten enpresa sariak dira eta diru-kopuru handiena banatzen dituztenak, 100.000 eurotik gora ematen baitute.

Antolatzaileek adierazi dutenez, edizio honetara aurkeztutako 35 proiektuetatik, 18 "Enpresa Ideiak" atalari zegozkien, eta beste 17ak "Sormen eta berrikuntza teknologikoa enpresan" atalari. Euren hautagaitza aurkeztu duten proiektuak hainbat sektoreekin daude lotuta, IKT-ak, ingurumena, energia berriztatzaileak, biozientziak, elektronika edo enpresari eskainitako zerbitzu aurreratuak tartean.

Sari hauetako azken helburua ekimena, berrikuntza, saiatze ahalmena eta enpresa sormen eta garapena sustatu eta aintzatestean datza, batez ere berrikuntza teknologikoari dagokionez. Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoa Berrilan-ek antolatzen dituzte, Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko Ekintzailetza Zuzendaritza, Gipuzkoako Diputazioako Berrikuntza Saila, SPRI, APD, 'El Diario Vasco', Kutxa, Adegi, CEBEK, SEA eta Innobasquen laguntzarekin.