Tornike Shengelia (Baskonia), Endesa Ligako bosgarren jardunaldiko jokalari onena

Tornike Shengelia Gipuzkoa Basketen saskia birrintzen
ACB PHOTO / I. MARTÍN
Actualizado: lunes, 23 octubre 2017 9:00

GASTEIZ, 23 (EUROPA PRESS)

Tornike Shengelia Baskonia taldeko hegal-pibota Endesa Ligako bosgarren jardunaldiko Jokalari Baliozkoena izendatu dute, Gipuzkoa Basket taldearen aurkako euskal derbia irabazi (88-86) eta 33 puntuko balorazioa lortu ondoren. Shengeliak lehen aldiz lortu du izendapena Gasteizen dagoenetik.

Georgiako jokalaria funtsezkoa izan zen Pablo Prigioniren gizonek gipuzkoarren aurkako partida irabazteko: ia 37 minutu jokatu zituen, eta 23 puntu (9tik 8 bikoetan eta 9tik 7 jaurtiketa libreetan), sei errebote (lau defentsan eta bi erasoan), bi asistentzia, lapurreta bat eta tapoi bat lortu eta hamar falta jaso zituen.

"Oso pozik nago taldearen garaipenarekin. Nire zenbakiek ez dute garrantzirik. Partida hau irabazi behar genuen. Asko sufrituta baina lortu dugu, eta positiboarekin geratu behar dugu", adierazi du Baskoniako jokalariak.