Tranbia heltzearen ondorioz Bilboko Autonomia kalean izango diren zirkulazio aldaketak otsailaren 14an hasiko dira

BILBO, 10 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Bilboko Autonomia kaleko zirkulazioaren antolaketa berriagatik eta tranbia zein autobusa errei zentrala batera erabiltzen hasi ondoren, otsailaren 14tik inguru horretan zirkulazioaren noranzkoa aldatuko dela jakinarazi du Bilboko Udalak, zehazki, Jose Olabarria kalean nahiz Autonomia eta Lekuona Margolariaren arteko Sabino Arana etorbideko bide-zatian.

   Horrela, Udal bilbotarreko iturriek jakinarazi dutenez, otsailaren 14an indarrean sartuko den zirkulazioaren aldaketaren asmoa Autonomia kalean trafikoaren arintasuna hobetzea eta zeharkako kaleetarako sarbidea erraztea da.

   Zehazki, Jose Olabarria kalean noranzkoaren aldaketa egingo da, Felix Landin kaletik sartuta eta Autonomian eskumara irtenda. Sabino Arana kalean ere noranzkoaren aldaketa egingo da, Lekuona Margolaria kaletik sartuta eta Autonomiatik irtenda, eskumara, ezkerrera eta aurrera.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.