Trapagarango Udal Liburutegiak 6 eta 12 urte arteko umeei zuzendutako irakurketa tailerra egingo du martxoan

Actualizado: miércoles, 16 febrero 2011 19:22

BILBO, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Trapagarango (Bizkaia) Udal Liburutegiak zabaldu du martxoan zehar egingo duen "Bideonarrazioa" irakurketa tailerrean izena emateko epea. Udal Liburutegiko umeen gelan martxoko ostiraletan egingo da tailerra, 6 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta, Trapagarango Udaletik jakinarazi dutenez.

Tailerrak ipuinetako gertakariak kontatzean datza, baina modu desberdinean, hitzez egin beharrean, dramatizazioa eta ikus-entzunezko teknikak erabiliko baitira. Horretarako ipuin bat aukeratu eta irakurriko da, gero rolak banatuko dira denon artean, "atrezzoa" prestatuko da eta grabatu egingo da. Horrela, ipuinaren bertsio berri bat egingo da "mini-film" batean, eta kopia bana emango zaie parte-hartzaile guztiei.

Tailerra doakoa da eta 6 eta 12 urte arteko umeei zuzenduta dago. Martxoaren 4, 11, 18 eta 25ean egingo da, arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara, gutxi gorabehera. Liburutegian eman beharko da izena parte hartu ahal izateko, 9:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 21:00etara.

Plazen kopurua mugatua da.