Trapagarango Udalak (Bizkaia) datorren astean hasiko ditu Arkotxa parkea berriztatzeko lanak

Actualizado: domingo, 27 marzo 2011 12:39

BILBO, 27 Mar. (EUROPA PRESS) -

Trapagarango Udaleko (Bizkaia) Obra eta Zerbitzu Sailak Arkotxa parkeko umeen jolasgunea birmoldatzeko lanei ekingo die datorren astean, zoru guztia aldatuz, hau da, 3.000 metro karratu. Lurreko lauzak kendu eta zoru jarraia jarriko da eta kolore desberdinetan margotuko, bizitasun, alaitasun eta ume-estetika gehiago emateko parkeari. Narriotuta dauden jolas guztiak konponduko dira eta zabuetako kate herdoilduak aldatuko.

Udal bizkaitarrak herritarren laguntza eskatu du jolasgune hau eta beste batzuk zaintzeko, Obra eta Zerbitzuetako Saileko iturrien arabera, "zabu batzuk narriatuta daudelako ez sarri erabili izan direlako, baizik eta txakurrek haginkatu egin dituztelako". Horrek guztiak mantenimendu berezi bat behar du eta birmoldaketa etengabe burutuko da, baina guneka, hau da, hesitu egingo dira hobekuntza lanak burutuko diren guneak.

"Birmoldaketa hau guneka egitearen helburua da ez ixtea umeen jolasgune osoa. Baina gure asmoa bada bizi-kalitatea hobetzea eta Trapagarango umeak zabu egokiak edukitzea, horrela egin behar dugu obra", adierazi dute.

Beste alde batetik, Lapurdi kaleko jolasgunean dagoeneko aldatu dira lauzak zoru jarraiagatik. Guztira 8.000 euro erabili dira horretarako eta beste 15.000 euro gehiago alde horretan banku berriak ipintzeko.