Trapagarango Udalak (Bizkaia) udal eraikinetarako bi atezain lanpostu berri sortuko ditu

Actualizado: viernes, 18 febrero 2011 11:24

BILBO, 18 Feb. (EUROPA PRESS) -

Trapagarango Udaleko (Bizkaia) Gobernu Batzarrak udal eraikinetarako bi atezain lanpostu jabetzan betetzeko oinarriak onartu ditu. Lanpostu horiek oposizioaren bidez beteko dira, eta hautapen prozesuan bi proba derrigorrezko eta baztertzaileak gainditu beharko dira: bat idatzizkoa, gai zerrenda bati buruzko galderei erantzutekoa, eta bestea euskararen ezagutza egiaztatzekoa. Bi lanpostue jabetzeko derrigorrezkoa izango da bigarren hizkuntza-eskakizuna izatea.

Lanpostuetako bat minusbaliatuentzako gordeta dago, administrazioak urritasunen bat duten pertsonen artean lana sustatzeko ezarri duen portzentajea betetzeko, eta beste lanpostua librea da, Trapagarango Udaletik jakinarazi dutenez.

Lanpostuok betetzen dituzten pertsonek atezainei atxikitako eginkizunak bete beharko dituzte, hala nola sarrera zaindu, instalazioen mantenimenduaz arduratu, jendeari arreta eman eta abar. Oinarriak www.trapagaran.net webgunean argitaratuko dira "Udalaren Lan-eskaintza" atalean.