Turismo Gastronomikoaren III. Mundu Foroak 20 herrialdetako adituak bilduko ditu Basque Culinary Centerren

Turismo Gastronomikoaren III. Mundu Foroa datorren astean
BASQUE CULINARY CENTER
Actualizado: miércoles, 3 mayo 2017 9:57

DONOSTIA, 3 (EUROPA PRESS)

Turismo Gastronomikoaren Mundu Foroaren hirugarren edizioa egingo da Basque Culinary Centerren (BCC) maiatzaren 8an eta 9an, eta 20 herrialdetako esparru publiko eta pribatuko adituak bilduko ditu. Iraunkortasunaren eta turismo gastronomikoaren arteko lotura sendotzea izango da bileraren xedea, Garapenerako Turismo Iraunkorraren Nazioarteko Urtearen barnean, turismo gastronomikoak helmuga turistikoen garapen iraunkorrean duen rol garrantzitsua nabarmentzeko.

Basque Culinary Centerren zuzendari nagusi Joxe Mari Aizega, Turismoaren Mundu Erakundeko idazkari nagusi Taleb Rifai, Espainiako Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko estatu idazkari Matilde Asian, Donostiako alkate Eneko Goia, Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillo eta Gipuzkoako Aldundiko Kultura, Turismo eta Gazteriako diputatu Denis Itxaso izango dira inaugurazio ekitaldian, maiatzaren 8an, 09:00etatik 09:30era bitartean.

Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Garapenerako Turismo Iraunkorraren Nazioarteko Urtea aurkeztuko dute 09:30etik 10:00etara, eta horrekin batera, baita Turismoaren Mundu Erakundeak turismo gastronomikoari buruz egindako bigarren txosten globala ere. Turismoaren Mundu Erakundeko kideen programako zuzendari Yolanda Perdomok egingo ditu aurkezpenok.

BCCko arduradunek nabarmendu dutenez, foroaren bitartez, Donostia "munduko turismo gastronomikoaren bilgune nagusia" izango da. Jasangarritasunaren eta turismo gastronomikoaren arteko lotura sendotzea izango da aurtengo bilkuraren xedea, Garapenerako Turismo Iraunkorraren Nazioarteko Urtearen barnean, turismo gastronomikoak helmuga turistikoen garapen jasangarrian duen rol garrantzitsua nabarmentzeko.

20 herrialdeko esparru publiko eta pribatuko adituek parte hartuko dute, tartean, gobernu erakundeen maila guztietako ordezkariak, enpresaburuak, akademikoak eta chefak, besteak beste, Dave Randle (Whale Centerreko presidente eta zuzendari exekutibo eta Florida Hegoaldeko Unibertsitateko Turismo Jasangarriko programaren irakaslea), Vita Datau (Indonesiako Turismo Ministerioa), Fatuma Hirsi Mohamed (Kenyako Turismo Ministerioa), Edmund Barlett (Jamaikako Turismo Ministerioa), Helena Egan (Tripadvisor-AEB), Gustavo Santos (Argentinako Turismo Ministerioa) eta Octavi Bono (Kataluniako Turismo Agentziako zuzendaria).

Bi jardunaldiotan eztabaida mahaiak, aurkezpenak eta tailer praktikoak egingo dira, guztiak ere turismo gastronomiko iraunkorraren inguruan.