Turismo Jasangarriari buruzko I. Jardunaldiak egingo dira Urdaibain ostegunean eta ostiralean

Actualizado: lunes, 2 febrero 2015 14:32
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

   Turismo Jasangarriari buruzko I. Jardunaldiak egingo dira datozen ostegun eta ostiralean, otsailaren 5ean eta 6an, Busturiako (Bizkai) Madariaga dorretxean dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroan. Turismo Jasangarrirako Europako Gutuna aurkeztuko dute jardunaldiotan eta, besteak beste, Bizkaiko hondartzak irizpide jasangarriz kudeatzea edo turismo helmuga jasangarrien definizioa ere aztertuko dituzte. Topaketa Eusko Jaurlaritzak antolatu du, Merkataritza eta Turismoko eta Ingurumeneko sailburuordetzen bitartez, eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean.

   Jardunaldiak hasteko ekitaldian, Urdaibai Biosfera Erreserbaren Patronatuko presidente eta Ingurumeneko sailburuorde Josean Galerak, Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak eta Bizkaiko Aldundiko Lehendakaritzako diputatu Unai Rementeriak parte hartuko dute.

   Europarc - FG Bernáldez fundazioko bulego teknikoko zuzendari Javier Gómez-Limónek Europarc federazioaren Europako Gutunaz duen ikuspegia azalduko du ("Europako babesguneen ahotsa"), eta Montsenyko Natura Parke eta Biosfera Erreserbako zuzendari Joana Barberrek beste lurralde batean babestutako naturgune batean Europako Gutuna ezartzeaz duten esperientzia azalduko du.

   Urdaibai Biosfera Erreserban barrena ibiliko dira jardunaldietan parte hartzen dutenak. Hain zuzen, erreserbako zuzendari eta kontserbatzaile Paula Caviedesek egingo du TJEGren ezarpenaren balorazioa, oraingo egoera, abantailak eta eragozpenak barne, azalduz.

   Ostiralean, hilaren 6an, Turespañako Turismoko Garapen eta Jasangarrirako Zuzendariordetza Nagusiko Turismo Jasangarriaren arloko buru Ricardo Blancok Espainiako Gobernuak Europako Gutunaren ezarpenaz duen ikuspegiaz hitz egingo du, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Turismoko zuzendari Gabino Martinez de Arenaza turismo jasangarriaz.

   Horrez gain, Bizkaiko Aldundiko Ingurumeneko zuzendari María Uribek lurraldeko hondartzak irizpide jasangarriz kudeatzea hartuko du hizpide, Basquetour Turismoko Euskal Agentziako zuzendari Arantza Madariagak "Turismo helmuga jasangarria lortzera bideratuta" txostena azalduko du eta, azkenik, Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzako zuzendari Amaia Barredok jardunaldietan aztertutako gaien laburpena egingo du.