Tuvisak 25 informazio pantaila jarriko ditu Gasteizko beste horrenbeste markesinatan

Tuvisak jarritako informazio zutoinetako bat
GASTEIZKO UDALA
Actualizado: jueves, 16 marzo 2017 17:35

GASTEIZ, 16 (EUROPA PRESS)

Tuvisa Gasteizko Udalaren garraio enpresak 25 informazio pantaila berri jartzen hasi da beste horrenbeste markesinatan. Gailu horiei esker, erabiltzaileek hurrengo autobusa iristeko zenbat denbora gelditzen den jakin dezakete geltokian, zerbitzuaren kalitatea eta erabiltzaileen esperientzia hobetuz. Inbertsioa 180.000 eurokoa izan da.

Modu honetan, orain, guztira, 46 informazio zutoin daude Gasteizen: 2011n 27 instalatu ziren, eta 2014an, 19. "Ekimen honen helburua da Gasteizko herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetzen jarraitzea, garraio publikoa erabiltzea errazagoa eta atseginagoa izan dadin. Hartara, erabiltzaileen eskaerari erantzuten diogu, hiriko auzo berriak bereziki aintzat hartuta", Itziar Gonzalo Tuvisako lehendakariak azaldu duenez.

Desgaitasuna duten pertsonek ere erabil dezakete informazio sistema hori. Hiriaren erdialdean ez ezik, Tuvisak Salburuan, Lakuan eta Zabalganean jarriko ditu informaio zutoin berriak.