Txalo taldeak Sopelara (Bizkaia) darama larunbatean "Hil arte bizi" antzezlana

Antzezlanaren kartela
SOPELAKO UDALA/TXALO PRODUKZIOAK
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 25 mayo 2012 12:23

BILBO 25 May. (EUROPA PRESS) -

Txalo Produkzioak konpainiaren "Hil arte bizi" antzezlana izango da ikusgai larunbat honetan, maiatzaren 26an, Sopelako (Bizkaia) Kurtzio Kultur Etxean, 20:30etik aurrera, Sopelako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Adiskidetasunaren mugen inguruan hausnarketa egiten duen istorio honen aktore protagonistak Iker Galartza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga aktoreak dira. Sarrerak sei euroren truke erosteko dago, eta aldez aurretik udaletxean, Kultur Etxean edo Sopelarin Larrabasterrako udal bulegoan eskura daitezke.

Contenido patrocinado