Txikizkako merkataritzaren salmentak %1,2 igo ziren 2010ean EAEn

Imagen de una gasolinera
EP
Actualizado: viernes, 4 febrero 2011 11:16

BILBO, 4 Feb. (EUROPA PRESS) -

Txikizkako merkataritzaren salmentek %1,2ko igoera nominal metatua izan zuten 2010. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Gasolindegiak sartu gabe, gainerakoen salmentetan ez zen aldaketarik izan (%0,0), 2010eko datu metatuetan 2009koen aldean. Termino errealetan, sektorea osorik %0,6 jaitsi zen, eta gasolindegirik gabe %0,3, Eustaten datuen arabera.

Urte osoan, tasa nominaletan, Gipuzkoan %2,1eko igoera izan zen, Araban %1,4koa, eta Bizkaian %0,6koa. Termino errealetan Gipuzkoan ez zen aldaketaerik izan (%0,0), eta Araban (%-1,8) eta Bizkaian (%-0,7) jaitsi egin ziren.

Aurreko urteko batez bestekoaren aldean, EAEko txikizkako merkataritzaren sektoreko enpleguak izan zuen hazkundea %0,2koa izan zen. Lurraldeka, Bizkaian %1,4 hazi zen; aitzitik, Araban %2,4 jaitsi zen, eta Gipuzkoan %0,5.

Bestalde, 2010eko laugarren hiruhilekoan, EAEko txikizkako merkataritzaren sektoreko salmenta nominalak %0,1 jaitsi ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko berdinaren aldean. Gasolindegiak sartu gabe, sektoreko salmentak %1,5 jaitsi ziren urte artekoan. Aurreko hiruhilekoaren aldean, aldiz, salmenta-indizea %0,1 nominala hazi zen, urtaro-eraginak kenduta.

Sektoreka, txikizkako merkataritza espezializatuan %0,6 jaitsi ziren salmenta nominalak iazko azken hiruhilekoan, eta espezializatu gabean %0,4 igo, 2009ko aldi beraren aldean.

Txikizkako espezializatuan kontsumoko beste ondasunak nabarmendu ziren, %5,2ko hazkunde nominalarekin. Barne daude gasolindegiak, ekipamendu informatikoa eta kirol artikuluak, besteren artean. Etxeko ekipamenduetan %9,0ko jaitsiera izan zen aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta elikadura-produktuetan eta pertsonaren ekipamenduan %3,0ko jaitsiera bi kasuetan.

Txikizkako merkataritza ez-espezializatuaren arloan, elikagaiak nagusi diren azpisektoreetan %0,3koa izan zen urte arteko salmenten igoera. Gainerako produktuak nagusi diren azpisektoreek %0,2ko hazkundea izan zuten

Lurraldeka, txikizkako merkataritzaren sektoreko salmenta nominalak %1,0 jaitsi ziren Bizkaian urte artean; Araban %1,3 hazi ziren, eta Gipuzkoan %0,7.

Prezio finkoetan, txikizkako merkataritzaren salmentak %2,6 murriztu ziren 2010eko laugarren hiruhilekoan, eta gasolindegiak sartu gabe %2,4ko jaitsiera erreala izan zuten aurreko urtearen aldean. Txikizkako merkataritza espezializatuaren jaitsiera erreala %3,3 izan zen, eta ez-espezializatuan %1,2koa, 2009ko hiruhileko beraren aldean.

Txikizkako merkataritza espezializatuan urte arteko erreala negatiboa izan zen sektore guztietan: etxeko ekipamenduan %10,1eko jaitsiera, elikagai-produktuetan %4,4koa, pertsonaren ekipamenduan %2,5ekoa eta kontsumoko beste ondasunetan %1,9koa.

Txikizkako ez-espezializatuan, euro finkoetan, elikagaiak nagusi direnetan %1,0ko jaitsiera izan zen, eta %2,3koa gainerako produktuak nagusi direnetan.

EAE osoan, 2010eko laugarren hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,5 murriztu zen 2010eko hirugarren hiruhilekoaren aldean.