Txikizkako merkataritzaren salmentak %2,7 gehitu dira EAEn urteko hirugarren hiruhilekoan

Contador
Txikizkako merkataritzaren salmentak gora hirugarren hiruhilekoan
CEDIDA
Actualizado 2017/11/09 10:41:12 CET

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) txikizkako merkataritzaren salmentak %2,7 gehitu dira 2017ko hirugarren hiruhilekoan, prezio finkoetan, eta aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Gasolindegiak sartu gabe, sektorearen salmentak %3,1 gehitu dira urte artean. Aurreko hiruhilekoaren aldean, berriz, salmenten indizea %1,2 erreala gehitu da, urtaro eraginak kenduta, Eustaten datuen arabera.

Sektoreei dagokienez, elikagaien salmentak %1,8 gehitu dira urteko hirugarren hiruhilekoan, eta gainerako produktuenak %4,2; automobilgintzarako erregaiaren salmentak, aldiz, %1,4 jaitsi dira, beti ere 2016ko aldi beraren aldean eta prezioen eraginik gabe.

Elikagaien txikizkako merkataritzan, espezializatuaren salmentak %3 jaitsi dira, eta elikagaiak nagusi diren ez espezializatuenak %4,3 gehitu. Gainerako produktuak nagusi diren ez espezializatuan salmentak %11,2 igo dira, kontsumoko beste ondasunetan espezializatuan %9,3, eta etxeko ekipamenduan espezializatuan %3,1; pertsonaren ekipamenduan espezializatuan, aldiz, salmetak %1,6 jaitsi dira.

Herrialdeka, txikizkako merkataritzaren salmentak hiru lurraldeetan gehitu dira urte artean: Gipuzkoan %2,3, Bizkaian %3,1 eta Araban %2,4. Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmentak %0,5 gehitu dira Araban, %1,3 Bizkaian eta %0,9 Gipuzkoan.

Azkenik, EAE osoan, txikizkako merkataritzaren sektorean okupatutako langileen kopurua %0,8 gehitu da hirugarren hiruhilekoan, bigarrenaren aldean, eta %0,1 aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

NO a la violencia contra las mujeres
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para analizar su navegación y ofrecerle un servicio más personalizado y publicidad acorde a sus intereses. Continuar navegando implica la aceptación de nuestra política de cookies -
Uso de cookies