Txileko Biobío eskualdeko ordezkaritza bat Bilbon dago bere kulturaren bidezko hiri eraldaketa ezagutzeko

Actualizado: miércoles, 1 octubre 2014 16:22

BILBO, 1 Oct. (EUROPA PRESS) -

Txileko Biobío eskualdeko gobernuko, enpresen eta unibertsitatearen arloko 13 pertsonek osatutako ordezkaritza bat Bilbon dago, kulturaren aldetik bere hiri eraldaketa ezagutzeko bertatik bertara. Ordezkaritza ostegunera arte egongo da Bilbon.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Ibon Areso alkateak harrera egin dio ordezkaritzari eta hiriak izan duen aldaketa azaldu dio, batez ere hiri industriala izatetik zerbitzu hiria izaterako aldaketa. Aresok azpimarratu du nola eragin dion politika kulturalaren sustapenak hiriaren aldaketari, arlo honetan nazioarteko erreferentea bihurtzeko.

Biobío eskualdeko ordezkaritzaren egonaldiaren helbutua da bertatik bertara ezagutzea nola eragin dion politika kulturalak auzoen bisorkuntzari eta kulturaren arloko ekitaldien eragina hiriaren dinamizazioan. Horretarako, Biobíoko ordezkariek Bilboko kulturaren esparru zein ekimen nagusiak ikusiko dituzte.

Ordezkaritzaren agendan aurreikusita dago Guggenheim Museora, AlhondigaBilbaora, Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabala Birgaitzeko Bulegora, Zawp gunera, Bilbao Metropoli 30era eta Bilbao Ekintzara bisitak egitea, besteak beste.

Txileko ordezkariak Concepción hiriburutik datoz batez ere, eta kulturaren esparruak irekitzeko, nazioarteko ekitaldiak erakartzeko eta ekimen zein agenda kulturala handitzeko Bilbo egiten ari den apustuan interesa erakutsi dute bereziki.

Concepción hiriak 900.000 biztanle baino gehiago ditu. Bere ekonomia industriako eremuan oinarritzen da eta gaur egun demografia, kultura eta higiezinen leherketa bizi du, Txileko hiri garrantzitsuenetako bat bihurtuz. Bere ezaugarriak Bilbok 1970eko eta 1980ko hamarkadetan zituenen oso antzekoak dira. Hori dela eta, Bilboko birmoldaketa eta hiri eraldaketaren eremua kulturaren ikuspegitik ezagutzeko interesa oso handia da Biobíoko ordezkaritzarentzat.