Txus Vidorretak bere 100. garaipena lor dezake igandean ACB Ligan Barcelona Regalen aurka

Txus Vidorreta denboraldi bikaina egiten ari da Alacanten
ACB PHOTO
Actualizado: jueves, 5 enero 2012 14:33

BILBO, 5 Ene. (EUROPA PRESS) -

Txus Vidorreta Lucentum Alacant taldeko entrenatzaile bilbotarrak ACB Ligan lortzen duen 100. garaipena eskura dezake igande honetan bere taldeak Barcelona Regal taldeari irabazten badio Palau Blaugranan, Bartzelonan.

Vidorreta 88 garaipenekin hasi zuen denboraldia, guztiak Bilbao Basketen lortutakoak, eta Alacanteko taldearekin 11 lortu ditu jada Endesa Ligako lehen 14 jardunaldietan. Gainera, garaipen horiei esker Koparako sailkatuta dago jada Lucentum.

Horrela, igande honetan bere ehungarren garaipena lortzeko aukera du entrenatzaile bilbotarrak Barcelona Regal taldearen aurka. Partida Palau Blaugranan jokatuko da, eguerdiko 12:30etik aurrera.