Uda Leioan igaro duten ume sahararrak agurtuko dituzte gaur arratsaldean

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 3 septiembre 2010 15:15

BILBO 3 Sep. (EUROPA PRESS) -

Leioako Udalak (Bizkaia) eta FATH elkarteak herri bizkaitarrean uda igarotzen izan diren ume sahararrak agurtuko dituzte gaur arratsaldean ekitaldi berezi batekin. Festa Euskal Etxeen plazan izango da, 18:30etan hasita, Leioako Udaleko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Lemam, Salem, Mufida, Ahjeb eta Sidahmed haurrek bi hilabete pasa dituzte Leioako bost familien artean, eta umeen artean ohikoak diren udako ekintzak egin dituzte. Gainera, ume sahararrentzat "esanahi berezia" izan dute egun hauek, urtean zehar duten bizimodua kontuan izanda, "oporraldi hau izugarrizko oparia izan baita eurentzat".

"Saharan bizi behar izaten duten egoera oso gogorra da urtean zehar hainbat beharrizan dituztelako, baina uda aldean areagotu egiten da tenperatura altuak direla eta", azaldu dute Leioako Udaletik.

Aisialdi eta ekintza dibertigarriak egiteaz gain, umeek hainbat mediku espezializaturekin izan dira beren osasuna baloratzeko, eta Leioan izan diren egun hauetan elikadura ere hobetu dute, barazkiak, fruta eta esnekiekin batez ere, basamortuan lortu ezin ditzaketen produktuekin, hain zuzen ere.

Gainera, umeak ez dira esku hutsik joango, Udalak eskolarako materiala oparituko baitie. Halaber, hartu dituzten familiek pakete berezia emango diete beren familiekin gozatzeko, besteak beste, jateko, arropa eta zapatekin.

Horrela ba, jaialdiarekin ume sahararrak agurtu nahi dira modu berezian. Gainera, egun hauetan zehar umeak hartu dituzten familiei eskerrak emateko festa ere izango da, beren solidaritatea eskertzeko, hain zuzen ere.

Contenido patrocinado