Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 01/09/2010 11:37

Uda Leioan igaro duten ume sahararrak agurtuko dituzte ostiralean

   Leioako Udalak (Bizkaia) eta FATH elkarteak herri bizkaitarrean uda igarotzen izan diren ume sahararrak agurtuko dituzte ostiralean ekitaldi berezi batekin. Festa Euskal Etxeen plazan izango da, arratsaldeko 18:30etan, Leioako Udaleko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

   Lemam, Salem, Mufida, Ahjeb eta Sidahmed haurrek bi hilabete pasa dituzte Leioako bost familien artean, eta umeen artean ohikoak diren udako ekintzak egin dituzte. Gainera, ume sahararrentzat "esanahi berezia" izan dute egun hauek, urtean zehar duten bizimodua kontuan izanda, "oporraldi hau izugarrizko oparia izan baita eurentzat".

   "Saharan bizi behar izaten duten egoera oso gogorra da urtean zehar hainbat beharrizan dituztelako, baina uda aldean areagotu egiten da tenperatura altuak direla eta", azaldu dute Leioako Udaletik.

   Aisialdi eta ekintza dibertigarriak egiteaz gain, umeek hainbat mediku espezializaturekin izan dira beren osasuna baloratzeko, eta Leioan izan diren egun hauetan elikadura ere hobetu dute, barazkiak, fruta eta esnekiekin batez ere, basamortuan lortu ezin ditzaketen produktuekin, hain zuzen ere.

   Gainera, umeak ez dira esku hutsik joango, Udalak eskolarako materiala oparituko baitie. Halaber, hartu dituzten familiek pakete berezia emango diete beren familiekin gozatzeko, besteak beste, jateko, arropa eta zapatekin.

   Horrela ba, ostiraleko jaialdiarekin ume sahararrak agurtu nahi dira modu berezian. Gainera, egun hauetan zehar umeak hartu dituzten familiei eskerrak emateko festa ere izango da, beren solidaritatea eskertzeko, hain zuzen ere.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 La ola de frío se agudizará el fin de semana Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.