Udalaguntzak ikastetxeetan hobekuntzak egiteko dirulaguntzak eman dizkio udalei

Actualizado: martes, 28 junio 2011 15:46

GASTEIZ, 28 Jun. (EUROPA PRESS) -

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran hezkuntza-administrazioaren menpeko ikastetxeek funtzionatzen duten udal jabegoko eraikinetan obrak egitera bideratutako gastuen finantziazioa arautzen duen agindua onartu du.

Agindu honen bidez finantzatu ahal diren obrek 2010eko urtarrilak 1 eta 2011ko abenduak 31 bitartean hasi behar dira eta bukatu, berriz, 2012ko baino lehenago.

12.728.067 euroko zenbateko dirulaguntza horiek, modu honetan banatuko dira: 2.037.491 Arabari, 6.491.314 Bizkaiari eta 4.200.262 Gipuzkoari.