Udalbiltzak Bilbon aurkeztuko du asteazkenean "Euskal Herriaren burujabetza energetikorantz joateko gida"

Actualizado: martes, 17 febrero 2015 12:31
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 17 (EUROPA PRESS)

   Udalbiltzako Euskal Garapen eta Kohesio Fondoak zenbait ekitaldi antolatu ditu azken hilabeteetan Euskal Herri osoan, "Euskal Herriaren burujabetza energetikorantz joateko gida" aurkezteko, eta hurrengoa Bilbon izango da, asteazken honetan, otsailaren 18an.

   Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako Udalarekin eta Zazpiak bat elkartearekin elkarlanean egindako ikerketa lan bat da, Xabier Zubialdek zuzendua, eta udaletxeetan abian jar daitezkeen jardunbide onen katalogoa biltzen du.

   Udalbiltzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, aurkezpenean gidaren eduki batzuk aipatuko dira eta Euskal Herriko udal batzuetan aplikatzen ari diren esperientzia zehatzak aztertuko dira. Euskaraz eta gaztelaniaz mintzatuko dira hizlariak.

   Bilboko aurkezpena Ekoetxean izango da, arratsaldeko 19:30ean, eta Xabier Zubialde gidaren egileak, Igor Aldalur Eibarko zinegotzi eta Euskal Garapen eta Kohesio Fondoko kideak, Iñaki Barcena Ekologistak Martxan mugimenduko kideak eta GoiEner kooperatibako ordezkari batek parte hartuko dute.

   Ekimen hau Euskal Garapen eta Kohesio Fondoaren Energia burujabetza 2014-2019 programan sartua da, eta, haren bidez, udal hautetsien biltzarrak "lehenbiziko urratsak egin nahi ditu subiranotasun eta efizientzia energetikoak lortzeko bidean, bai eta udaletan nahiz herrietan sinergiak sortu ere energia berriztagarrien ekoizpenaren inguruan". Horretarako, Udalbiltzak lankidetza hitzarmenak izenpetu ditu GoiEner eta Energia Gara (Som Energia) kooperatibekin eta I-Ener enpresarekin.