Udalbiltzak Euskal Garapen eta Kohesio Fondoa sortuko du, lurralde garapena eta kohesio sozioekonomikoa sustatzeko

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 17 mayo 2013 13:53

BILBO 17 May. (EUROPA PRESS) -

Udalbiltzak Euskal Garapen eta Kohesio Fondoa jarriko du abian, lurralde garapena eta kohesio sozioekonomikoa sustatzeko helburua lortzeko bitarteko bezala, gero esparru batzuetan proiektuak gauzatzeko.

"Euskal Herrian dauden desorekak" gainditzen lagundu nahi du Udalbiltzak, nazio eraikuntzarako beharrezkoak diren egitura eraginkorrak sortzen hasiz, eta ariketa praktikoak eta ekimen zehatzak abian jarriz.

Horrela, ekainaren 20an Garapen eta Kohesio Fondoa aurkeztuko du, Bilbon. Ekitaldian, Fondoa zergatik eta zertarako sortuko duen azalduko du, zuzendaritzakideak aurkeztuko ditu, eta programa batzuk eta egoeraren diagnostiko zehatzak egiteko atalak izango dituela azalduko du, lan teknikoak garatzeko eta sare bidez elkarlana gauzatzeko.

Halaber, "Euskal Herriari begira" deritzon atariaren berri ere emango du Udalbiltzak ekitaldian. Bertan, udalbiltzakideak izango dira, eta Euskal Herriko eragile sozioekonomikoak eta beste eragile batzuk, erakundeak eta alderdiak gonbidatuko dituzte.

Contenido patrocinado