Udan garapenerako lankidetzan ariko diren 38 gazte ostegunean doaz Erdialdeko Amerikako helmugetara

Programan parte hartuko duten gazte batzuk
EUSKO JAURLARITZA
Actualizado: miércoles, 5 julio 2017 11:24

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

Uda honetan hiru hilabetetan garapenerako lankidetzako zereginetan ariko diren 38 euskal gazte Loiuko aireportutik irtengo dira ostegunean, uztailaren 6an, Erdialdeko Amerikako helmugetara. Guztira, ehun gaztek jardungo dute lankidetzan gizarte zereginetan, munduko hainbat lekutan, batik bat Asian, Hego Amerikan eta Afrikan, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren baitan.

Ander Añibarro Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak Erdialdeko Amerikara doazen gazteak agurtuko ditu aireportuan. Besteak beste, Cochabamba, Santa Cruz de la Sierra, San Ignacio de los Moxos, Pereira, Floridablanca, Medellin, Manta, Quito, Cebu, San Lucas Toliman, Chimaltenango, Jutiapa, Burdwan, Bishrail, Mumbai, Kisumu, Chacahua, Oaxaca de Juárez, Puerto Escondido, Oaxaca, Tenejapa, Chiapas, Maputo, Macia, Manica, Masaya, Puerto Cabezas y Waspam, Cusco, Huancayo, Lima, Lurigancho, Ayacucho, Cuzco, Piura, Tacna, Cutervo, Lurigancho, Collique, Yungay, Huancayo, Santo Domingo, Kebemerko departamentua, Longako eskualdea eta Fanaye diora helmugak.

Euskal GGKEetako ordezkariek eratzen duten epaimahaiak aukeratu ditu ehun pertsona horiek, eta hautatuek kooperante gisa biziko duten esperientziarako informazioa eta orientazioa dute. Programaren gastuak Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko Gazteria Zuzendaritzaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren kontura izango dira.

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzetan, "kontuan izan da aurretiaz hautatutako pertsona egokia izatea, eta horretarako, aintzat hartu da topaketa horretan egin den elkarrizketaren eta jardueren emaitza. Proiektuan sartzeko duten gaitasuna, ahalmen pertsonalak, motibazioak eta abar ebaluatu dira topaketan".

Halaber, aurretiaz hautatutako pertsonaren profila GGKEek eskainiko duten lankidetza ekintzen ezaugarrietara egokitzen den baloratu da, bai eta udako jarduera horietan hasteko denboraren disponibilidadea ere.
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak 25 urte bete ditu, eta helburu du Euskadiko gazteak hegoaldeko herrialdeetan garapenerako lankidetzan jarduteko ekintzetan sentsibilizatzea eta euskal gazteetan herrien eta gizarteen arteko elkartasunaren kultura sustatzea.