Uemak batzar nagusia egingo du larunbatean, Ikaztegietan

Zestoan egin zen aurreko batzar nagusiko parte hartzaileak
UEMA
Actualizado: jueves, 14 diciembre 2017 16:57

DONOSTIA, 14 (EUROPA PRESS)

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema) batzar nagusia egingo du larunbatean, abenduaren 16an, Ikaztegietako udaletxeko osoko bilkuren aretoan (Gipuzkoa). Bilkura goizeko 10:00etan hasiko da, eta, besteak beste, Orozkoko Udalak Ueman sartzeko egindako eskaera aztertuko dute erakundea osatzen duten 85 udalerri euskaldunetatik joandako dozenaka alkate eta zinegotziek.

Halaber, Uemak jakinarazi duenez, 2017an egindako kale erabilera neurketak hizpide izango dituzte batzar nagusian, baita hizkuntzaren ezagutzatik erabilerara dagoen aldea zein faktorek eragiten duten aztertu ondoren ateratako ondorioak ere. Zehazki, 2018an faktore horien inguruan lan ildo berriak abiarazi nahi ditu Uemak, udalerri euskaldunek euskararen arnasgune funtzioa betetzen segi dezaten, hizkuntzaren biziberritzean eragiteko.

Azkenik, Euskaraldia ekimena udalerri euskaldunetan berariaz nola landuko duten ere aztertuko da larunbateko batzarrean, Uemak Euskaraldiarekin eta Topagunearekin adostutako "Hamaika egun baino hamaika aldiz gehiago!" proposamena oinarritzat hartuta.