UEUk bere "sarearen indarra eta erantzuna" azpimarratu ditu

Irati Iciar
Foto: UEU
Actualizado: miércoles, 23 julio 2014 13:48
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Irati Iciar UEUren Udako Ikastaroen ardutradunak bere "sarearen indarra eta erantzuna" nabarmendu ditu 42. edizioko ateak ixtear daudela egindako lehen balorazioan. Bidean aldaketa eta zailtasun batzuk sortu diren arren, "orokorrean sentsazio oso ona" gailendu dela adierazi du.

   Horrela, Eibarren, Baionan eta Iruñean antolatu diren ikastaroen eskaintzaren %70a aurrera atera da, eta horrek, UEUko arduradunaren ustez, "sarearen osasun ona" erakutsi du.

   "Agian goiz da balorazio orokor bat egiteko baina sentsazioa ona da, batez ere ikastaroen gehiengoak aurrera egin duelako. Gure arrakasta neurtzerako orduan kontuan hartzen duguna da egin dugun eskaintzatik zenbat matrikulazio izan diren. Ikastaroen %70ak aurrera egin dute, ia 500 matrikula izan ditugu eta gero ikasleen balorazio orrietan ikusiko dugu haien asetasun-maila zenbatekoa izan den. Giro ona izan da eta jendea gustora aritu dela ikusi dugu", azaldu du.

   Bestalde, "aurtengo ezusteko handiena" Baionako Unibertsitatearen instalazioak ezin zirela erabili izan da, baina, "aurtengo leloari jarraituz, 'Saretu', laguntza deia egin genuen eta AEK-ko ikasgelak eskaini zizkiguten, bai eta Euskal Museokoak ere". "Benetan eskertzen diegu beraien eskuzabaltasuna", azpimarratu du.

   Halaber, "gure sarearen indarra eta erantzuna" azpimarratu ditu UEUko Udako Ikastaroen arduradunak. Bere esanetan, aurten, "42 ikastaro antolatzeko 100 proposamen jaso ditugu eta horrek gure sarea indartsu dagoela erakusten du eta benetan pozgarria da". Gainera antolatzaile batzuk berriak izan direla nabarmendu du, "gugana hurbiltzeko lehen asmoa" erakutsi dutela, "eta hori guretzat osasunaren sinonimo da".