UEUk hiru graduondoko eskainiko ditu datorren ikasturtean

Alegria eta Antiguedad, graduondokoen eskaintza berria aurkezten
Foto: UEU
Actualizado: miércoles, 4 junio 2014 14:47
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 4 (EUROPA PRESS)

   Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2014-2015 ikasturterako graduondokoen eskaintza berria aurkeztu du gaur, ekainak 4, Donostian. Guztira, hiru graduondoko eskainiko ditu Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) elkarlanean: "Itzulpengintza eta teknologia", "Hondakinen kudeaketa eta tratamendua" eta, nobedadea dena, "Agroekologia: trantsiziorako gure bidea lantzen".

   UEUren ildo estrategiko nagusienetako bat da goi mailako prestakuntzaren euskarazko eskaintza sustatzea da, euskal gizartearen trebakuntza eta hizkuntza beharrei erantzun eta Euskal Unibertsitatearen ildoa indartzeko asmoz, aurkezpenean azaldu dutenez.

   Gradundokoen eskaintza berriaren aurkezpena Donostian izan da, Koldo Mitxelena Kulturunean, eta Iñaki Alegria UEUko zuzendariak eta Iñaki Antiguedad EHUko irakasle eta UEUko kideak hartu dute parte. Gainera, Ibon Idoiaga Basaras eta Patricia Jorge Kuartango "Itzulpegintza eta teknologia" graduondoko ikasleek beren esperientzia kontatu dute.

   UEUk egiten duen gradundokoen eskaintza berriaren ezaugarriak dira diziplinartekotasuna; gaurkotasuna; praktikei garrantzi berezia ematea, bukaerako proiektuen bitartez; sarearen erakusle izatea, sektoreko enpresekin eta erakundeekin elkarlanean; eta graduatu berriak eta profesionalak elkarlanean aritzeko asmoarekin antolatzea.

   Izena emateko epea irailaren 19ra arte egongo da irekita, baina, nolanahi ere, data horretatik aurrera ere matrikulatzeko aukera egongo da. Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren graduondokoen lerroa babestuko du hainbat diru laguntza emanez; laguntzak graduondoko hauetan izena ematen duten gipuzkoarrentzat izango dira, kreditua agortu arte (4.000 euro).

"ILDO ESTRATEGIKOA"

   Iñaki Alegria zuzendariak adierazi du UEUrentzat "ildo estrategikoa" dela goi mailako prestakuntzarena, alde batetik, "gizarte aurreratuek ezinbestean behar dituztelako kualifikatutako adituak", eta, bestetik, "gero eta euskaldunagoa den gizarte batek aditu euskaldunak behar dituelako".

   "Tamalez, oraindik gutxiengo bat da euskaraz maila honetan egiten den eskaintza. Hori dela eta, egon behar du norbait traktore lanak egingo dituena esparru honen alde, sinergiak bilduko dituena eta indarrak metatuko dituena, eta horixe egiten dabil UEU", nabarmendu du.

   Halaber, gaur aurkezturiko eskaintza UEUk EHUrekin sinatu duen lankidetza hitzarmenari esker posible izan dela aurrera ateratzea adierazi du. Ildo horretan, ziurtatu du bi erakundeek lankidetzan jardungo dutela "berezko tituluen eta graduondokoen euskarazko eskaintza areagotzen, besteak beste, alor desberdinetako irakasle euskaldunak biltzeko zubi lanak eginez".